BIDELAGUNA

BIDELAGUNA

 

Aurkezpena.

Gaur eguneko errealitatea aztertuz eta gizartean islatzen den bezala, ARRATIA BHI institutuan ere neska-mutilen eta familien aniztasuna gero eta nabariagoa da, eta azken ikasturteotan aldaketa nabaria sumatu dugu DBH-ko ikasleriaren profilean. Hain deigarria den aniztasunak aberasten gaitu, jakina, baina, irakasle eta hezitzaile gisa, erronka handia da guretzat ikasle guztiei erantzun egokia ematea eta eskola-arrakasta lor dezaten laguntzea. 

Zentzu honetan, azken urteetako emaitzek erakusten dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ohiko bidean zailtasunak dituzten ikasleen beharrizanei erantzuteko neurriak hartzea beharrezkoa dela eta gure ikastetxeak urteak daramatza ildo horretatik lanean.

Azkenik, aipagarria da baita urteak daramatzagula Arratiako Mankomunitateko Zerbitzu Sozialeko Gizarte langile eta kale hezitzaileekin koordinazio, jarraipen eta laguntza programak garatzen, maila sozio-ekonomiko apaleko ikasleak laguntze eta sostengatze aldera.

 

Programaren helburuak

 
  • Ikasleek duten edo izan dezaketen atzerapen curricularra gainditu edo leuntzea.

  • Ikasleen autoestimua eta konfidantza indartzea.

  • Elkarbizitza arazoak gutxitzeko gatazkak konpontzeko estrategiak eskuratzea.

  • Ikas prozesuan eskuratu beharreko gaitasunak barneratzea.

  • Ikasteko teknikak eta ikasteko ohiturak indartzea eta denboraren kudeaketa eta lanaren antolamendu egokiak egiten ikastea.

  • Irakurzaletasuna bultzatzea.

  • Euskararekiko jarrera positiboak garatzea.

  • Ikaslea taldean eta ikastetxean integratzen laguntzea

  • Orientazio pertsonalizatua eskaintzea

  • Familien eta ikastetxearen arteko harremana sendotzea

  • Baliabide digitalak ikasleek eskuragarri izatea eskola orduetatik kanpo

  • Absentismoa edo hutsegite kopuru handia duten ikasleen kasuan, huts egiteen kopurua murriztea.

 

(Proiekturako deialdi batetik ateratako testua)