STEAM

Aurkezpena:

 

Diziplinen arteko loturak ezinbestekoak direla sinetsita, ikaskuntza integralaren aldeko apustua egin du gure ikastetxeak baliabide digitalen laguntzaz. 

 

Zientziak eta teknologiak itzelezko presentzia dute ikastetxean, gela barruan eta kanpoko ekintzetan. Izan ere, azken ikasturteetako Kultur Astean zenbait ekimen antolatu ditugu zientzia, ingurugiroa eta teknologia ardatz

 

STEAM metodoa oso egokia da ikastetxearen asmoak asebetetzeko; alde batetik diziplinen arteko proiektua garatuko da, eta bestetik, musika tresnen banku antzerako bat sortuko da. 


Proiektuaren xedeak eta helburuak:


  1. Ikasleek produktu teknologiko bat ekoizteko muntaia eta eraikuntzarako urratsak ezagutzea eta gauzatzea.

  2. Diseinuaren arlo ezagunak baliatuz, ikaslea behar bezala adieraztea, eta horretarako, zer-nolako ulermena, abilezia eta ezagutza dituen erakustea. 

  3. Ikasleek pertsonala eta originala den produktu bat diseinatzea.

  4. Sormena garatzea diseinuaren bidez.

  5. Ikasleak elkarlanean aritzea eta harreman osasuntsuak garatzea, berdintasuna ardatz izanik. 

  6. Ikasleek Fisika-Akustika eta perkusiozko musika-tresnen afinazioaren oinarrizko edukiak lantzea.

  7. Ikasleek funtzionatzen duen produktu bat eraikitzea eta erabiltzea, haien ikaskuntzarako eta sormen musikalaren garapenerako baliagarria dena.