HEZKIDETZA

Aurkezpena:

 

XXI.mendeko bigarren hamarkada hurbil dago eta oraindik  generoak estereotipatutako jokabideak errepikatzen dira bai gizartean bai eskolan. Errealitatea horixe da gure ikastetxean ere; mikromatxismoak ezkutatzen dira ikastetxeko eremu guztietan, hala nola, ikasleen arteko harremanetan, eskolako antolamenduan, irakasleen jarrera eta itxaropenetan ikasleekiko, curriculum akademikoan, ikasten diren eta ikasten ez diren gaiak, ikasliburu eta ikasmaterialetan, hezkuntza‐ eta lanbide‐orientabidean, hizkuntza sexistan, espazioaren erabileran, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren metodologian… Lan itzela daukagu mikromatxismo horiek identifikatzen eta bistaratzen, batez ere, eguneroko erasoak eta indarkeri sotilak direlako, nahiko onartuak helduen artean ere. Baina derrigorra da erasoak ezagutzea, gogoeta eragiteko eta gero indarkeria horri aurre ahal izateko. Hori lortze aldera, ezinbestekoa da genero-ikuspegia zehar-lerro izatea  ikastetxearen jarduera guztietan. 



 

Helburu orokorrak:

 
  1. Berdintasuna eta aniztasuna sustatzea ikastetxean, pertsonak egoki eta berdin tratatzen ditugula ziurtatuz, berdin dio emakumezkoa edo gizonezkoa izan, arraza edo etnia, erlijioa,  pertsonaren sexu aukera, bakoitzaren gaitasunak…

  2. Genero‐desberdintasunak etengabe desagertzea, eta ez eskolako egitura formalean bakarrik, baita hezkuntzaren ideologian eta jardunean ere.

  3. Pertsonen artean berdintasunezko harreman adiskidetsuak sustatzea, bazterketak, gehiegikeriak eta antzekoak ekidinez eta elkartasun eta begirune-harremanak balioetsiz.

  4. Autonomo bizitzea errazten dieten jarrerak eta gaitasunak garatzea, beren gaineko presio soziala ikusiz eta beren buruak onartzeko eta babesteko gaitasuna landuz.