2020-21 KURTSORAKO TESTU-LIBURUAK

Datorren ikasturterako LIBURU ZERRENDA.

 

MATRIKULA EGITEKO EPEA
 
BATXILERGO II. MAILAKO MATRIKULA: EKAINAK 29, EKAINAK 30 ETA UZTAILAK 1
BATXILERGO I. MAILAKO MATRIKULA: UZTAILAK 1, 2 ETA 3
DBH 4.MAILAKO MATRIKULA: UZTAILAK 6, 7 ETA 8
 
IKASTETXERA MATRIKULA EGITEN ETORTZEKO BEHARREZKOA DA ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATZEA.
 
ORDUTEGIA: 09:00-14:00
TELEFONOA: 944287934
 
Zuzendaritza Taldea

ABISU GUZTIAK MUGIKORRAREN BITARTEZ EGINGO DIRA

Hemendik aurrera zuei Ikastetxeko informazioa bidaltzeko Whatsapp-a erabiliko dugu. Horretarako,  zuen telefono mugikorretako kontaktuetan  zenbaki hau grabatu: 688 73 29 95 "Arratia BHI Informazioa" izenarekin.

Mesedez ez erantzun mezuei.

Zuzendaritza Taldea

Jarraitu twitter-en Facebook-en jarraitu Google+en jarraitu Jarraitu twitter-en

jarrai gaitzazu sare sozialetan

HEMEN KLIKATU

ARRATIAKO NESKAK KIROLEAN

ARRANA ALDIZKARIA

ORIENTAZIO TXOKOA

HAU ORIENTAZIORAKO TXOKOA IZANGO DA.INFORMAZIO ASKO IZANGO DOZU.

ARRATIA BHI - AURKEZPEN BIDEOA

GURE INSTITUTUAREN BIDEO ZORAGARRIA BAT DAUKAGU.  

HEMEN SAKATU ETA EZAGUTU GAITZAZU

 

 

1. BATXILERGORAKO BIDEA

  • 2020/05/06 |
  • ZUZENDARITZA TALDEA

 

1. BATXILERGOKO IKASGAIEN AUKERAKETA.

Datorren ikasturtean etapa berria hasiko dozue. Aldaketa handiak etorriko dira.BIDEO HONETAN informazio gehiago dekozue.

 

 

KLASEKO JARDUERA ETETA

  • 2020/03/12 |
  • WEBGUNE KUDEAKETA

COVID-19 koronabirusak gure Erkidegoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, jakinarazten dizuegu gure ikastetxean 15 egunetan eskola-jarduera presentziala eteteko erabakia hartu duela Hezkuntza Sailak.

 

 

ZELULEN MAKETAK

  • 2020/02/20 |
  • WEBGUNE KUADETA

3.D-ko ikasleek zelulen maketak egin dituzte, Biologiako ikasgaian. 

Horrela hobeto ikasten dira gauzak,ezta?

IRUDI GEHIAGO

 

KULTURA ZIENTIFIKOKO IKASLEEK MADALENAK EGIN DITUZTE

Kultura Zientifikoko ikasleek (DBH-ko 4.maila), oraingoan, madalenak egin dituzte. Baina ez edonolakoak; pertsonaiak sortu dituzte. izen eta guztiz.

Argazkiak ikusteko,hemen dekozu aukera

DBH-ko 1. MAILAKO IKASLEAK SUKARRIETAN

Aurreko bi asteetan, gure 1. mailako ikasleak Sukarrietako Egoitzan egon dira. Bertan, JAGON programan parte hartu dute. Egitasmo honetan, ikasleek eskola-jazarpena, era guztietakoaren aurrean, ikusten eta murrizten ikasten dute.

Oso gustura ibili dira eta asko ikasi dute.

HEMEN KLIKATUZ, argazkiak eta bideoa ikusi ahal izango dituzu.

WEBGUNEA ALDATZEN ARI GARA

  • 2020/01/31 |
  • WEBGUNE KUDEAKETA

 

Webgunea berrizten ari gara. Denboraldi batean aldaketak egiten arituko gara. 

JAIALDIKO BIDEOAK

Kurtso honetako Gabonetako Jaialdiaren bideoak prest daude. Ander Etxebarria irakasleak editatu eta prestatu ditu.

Irudi gelara jo eta bertan ikusi ahal izango dituzu. Bestela, HEMEN KLIKATU.

GABONETAKO JAIALDI EGUNA 2019

Urtero lez, Batxilergoko II. mailako ikasleak Gabonetako Jaialdia antolatzen ari dira, oporrei etorrera emateko asmoz. Antolatzaileak batxilergoko ikasleak izanik ere, maila guztietako ikasleek hartuko dute parte jaialdian. Opor aurreko azken egunean ospatuko dugu jaialdi hori, abenduaren 23an (astelehena).

Hori dela eta, egun horretan ordutegi berezia izango dugu, jaialdia 14:00ak inguruan amaituko da eta autobusak 14:15ean irtengo dira.

Egun honetan ez da jantoki zerbitzurik emango.

Gabon zoriontsuak izan ditzazuela opatuz, jaso ezazue agur bero bat.

ESAERA ZAHARRAK IGORREN

Gure ikasleek 4 bideo aurkeztu dabez Igorren antolatutako  lehiaketan esaera zaharren inguruan. Danak saritu dauriez bazkari edo afari bategaz.
Argazkian gazte mailako saria hartzean.

AISIALDIA ERE EUSKARAZ BIZI!

Gustuko dituzun ekintzak egiteko prest zaude?

Lagun berriak egin gura dituzu? eta gainera euskaraz berba egin nahi duzu?

Urtarrilatik ekainera ZAZTAPARRAK taldearekin ekintza desberdinak egiteko aukera izango duzu!

ANIMA ZAITEZ!

Izena emateko inprimakia

Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 7a