Aurten idatzizko txapelketea online egin dabe Bizkaiko gazteek. Guztira 97 parte hartzaile egon dira eta sarituen artean Arratiako sei dagoz. Holan, 2008an jaiotakoen kategorian, Imanol Kanaletxebarria izan da txapelduna, Marie Ozerinek bigarren egin dau eta Maialen Zautuak hirugarren, hirurak Igorrekoak; 2007an jaioetakoenean, Itziar Agirrezabalaga Areatzakoak bigarren egin dau eta Enara Gallastegi Dimakoak hirugarren saria eroan dau, eta 2005etik 2002ra jaiotakoen kategorian, Aner Zuluaga Igorrekoak hirugarren egin dau.
Urriaren 30ean Gurutze Barainka, institutuko zuzendaria; Illart Gumuzio, Igorreko alkatea; Yasmina Beobide, Areatzako zinegotzia, eta Josu Gorospe, Dimako alkatea izan ziran institutuan sari banaketa ekitaldian.
ZORIONAK!!!
ONDO EGINDAKO LANAK, BETI DEKO SARIA!!!