Jantokiko funtzionamendua eta elkarbizitza arauak

 

Ordutegia

1. Jantokiko ordutegia ordu bat eta erdikoa izango da, baina jantokiaren tamaina dela eta bi txandatan egin behar dugu zerbitzua:

Astelehenetan eta ostiraletan 14:15etik 14:45era bitartean lehenengo txandakoa (1. eta 2. DBH-koak) izango da, eta 15:00etatik 15:30era arte bigarrena (3. eta 4. DBH-koak).

Gainerako egunetan, lehenengo txanda 13:25ean hasi eta 14:05ean amaituko da, eta bigarren txanda 14:20tik 15:00etara izango da. Jantokiko ordutegiaren barruan ikasleak (bai jantokian, bai patioan) erantzule eta zaintzaileen ardurapean egongo dira.

Asistentzia

2. Ikasleak edo ikaslearen guraso edo tutoreek arduradunari edo idazkariari esango diote hurrengo eguneko falta; horrela ezin bada, gurasoek egun bereko goizeko 08:30etik 09:30era institutura deituko dute. Arrazoia gaixotasuna balitz, eta bost egun edo gehiagokoa izango balitz, dagokiona ez da kobratuko.

Era berean, ikasleak eskola saioetan gaixotu edo alde egin behar izango balu, idazkaritzan jakinarazi behar da.

Erabilera partziala

3. Egun batzuetan bakarrik etortzen diren ikasleak, prezio berezia izango dute: 4,00€/eguneko.

Gelditu ahal izateko, jantokiko arduradunari edota Zuzendaritzakoei jakinarazi beharko diote aurretik; hala ere, gelditu behar diren egunaren 09:30ak baino beranduago inoiz ere ez.

Aurtengo salneurriak:

  • Ohiko mahai-laguna ez garraiatua: 3,45 €/eguneko.
  • Ohiko mahai-laguna eta garraiatua: 2,40 €/eguneko.

Ordainketa

4. Garraiatuak:

  • Astean 3 egunetan gelditzen bada  26,1 €/ hilabeteko  (208,8€/urteko)
  • Astean 4 egunetan gelditzen bada  34,5€/hilabeteko  (276,00€/ urteko)
  • Astean 5 egunetan gelditzen bada  42,9 €/hilabeteko  (343,2€/ urteko)

Ez garraiatuak:

  • Astean 3 egunetan gelditzen bada  37,52 €/ hilabeteko  (300,15€/ urteko)
  • Astean 4 egunetan gelditzen bada  49,6 €/ hilabeteko  (396,75 €/ urteko)
  • Astean 5 egunetan gelditzen bada  61,67 €/ hilabeteko  (493,35 €/ urteko)

Garraioa

5. Garraioa erabiltzen duten ikasleak, jantokian gelditzen ez badira, baimen berezia ekarri beharko dute, eta izenpetzen duten guraso eta tutoreek izango dira euren arduradunak.

Dieta bereziak

6. Norbaitek janari berezia behar badu, medikuaren agiria ekarri behar du.

Helburuak eta jarrera

7. Beste hainbat helbururen artean, hezkuntza da guretzat garrantzitsuena.

Hala nola, ohiturak, jarrerak eta portaerak zainduko ditugu: denetik jatea eta denbora mugatu batean, tresnak erabiltzen ikastea, beste guztiekin hartu-emanak izatea, zerbitzariei errespetuz hitz egitea, ahotsaren doinua kontrolatzea, eta abar.

Erabilera desegokiak

8. Ezin dira telefono mugikorrik, mp3 irakurgailurik, e.a. erabili.

Ezin da txiklerik jan eta eurekin mahaiak zikindu ezta.

Jarduerak

9. Eguerdian jatordu bitartean, ikasleak honako aukera hauek izango ditu:

  • Liburutegia: irakurri, lanak egin (beti arduradunaren esanetara egon beharko du eta arauak bete)
  • Ikasle-gela: ikaskideekin mahai jolasetan parte hartu.
  • Patioa: jolas librea.
  • Hainbat lekutan: kurtsoan zehar antolatuko diren ekintza osagarriak, monitoreek lagunduta.