Curriculum Anitzeko Taldeak

Ikastetxeek Curriculum Anitzeko Programak eratu ahal izango dituzte ikasle jakinentzat, baldin eta ohartu badira, behar den ebaluazioa egin ondoren, ikasle horiei bideratu beharreko edukiak, jarduera praktikoak eta curriculumeko irakasgaiak, ezarrita daudenak ez bezala antolatu behar direla, eta berariazko metodologiaren beharra dutela etapako helburuak, oinarrizko gaitasunak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua eskuratzeko.

 Ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera hartu ahal izango dute parte programa horietan, baita bigarren mailatik hirugarren mailara igarotzeko gai ez direnek ere, baldin eta etapako beste ikasturteren bat errepikatu badute.

 Curriculuma berariazko bi esparrutan antolaturik egongo da: bata, hizkuntza eta gizarte-arloko prestakuntza elementuak dituena, eta bestea, zientziaren eta teknologiaren arloko prestakuntza-elementuak dituena. Gainera, etaparako ezarririko hiru irakasgai ere eman beharko dituzte, aurreko arloetan aipatu direnez gain. Irakasgai horiek talde arrunt batekin ikastea litzateke egokiena.

Programa amaitutakoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua lortzeko baldintzak betetzen ez dituen ikaslea beste urtebetez egon ahal izango da programan.