BIKAINTASUNERANTZ

BIKAINTASUNERANTZ

 

Aurkezpena:

 

Proiektu honek hezkuntza-komunitatearen prestakuntza eta metodologia indartzeaz gain, ikastetxearen urteko planean jasotzen diren hainbat alderdi azpimarratzen ditu, hala nola: bizikidetzaren garapena, elkarrekin bizitzeko gaitasunarekin eta izaten ikasteko  gaitasunarekin zerikusia duten alderdiak kontuan hartzen baitira. 

 

Helburuak:

 

Ikasleak 

 
  • Oinarrizko konpetentzien garapenaren bitartez bizitzarako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea eta finkatzea.

  • Zeharkako konpetentzien garapena sustatzea, honakoetan ardaztuta: 

    • Norberaren kontzientzia

    • Autogestioa 

    • Kontzientzia soziala 

    • Harremanetarako trebetasunak

    • Erabaki hartze arduratsua

  • Nerabeen jokaera arazoak saihestea. 

  • Substantzien kontsumoa saihestea. 

  • Bullying-a eta indarkeria jarrerak saihestea. 

  • Eskola porrota saihestea. 


Irakasleak 

 
  • Irakasleen arteko arazo emozionalak ebazteko, entrenamendu giroa laguntzea.  

  • Ikasgelako praktikatik haratago doazen eremuetan parte-hartzea: familia eremua. trantsizio jarraitua laguntzeko, irakasleen arteko giroa hobetzea.