AGENDA 30

Aurkezpena: 

 

Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da.  Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku  hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta  konpromisoa garatzea da haren xede nagusia. 

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira: 

● Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea● Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen  protagonismoa bilatzen du. 

● Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du. 

● Curriculum-berrikuntza eragiten du. 

Zer lantzen da: 

Eskolako Agenda 30 gai edo arazo baten inguruan garatzen da,. Jasangarritasuna oso kontzeptu  zabala da, eta gai ugari hartzen ditu bere barnean. Guztiak dira baliagarriak programa  garatzeko. Horien artean hauexek aipa daitezke: biodibertsitatea, klima-aldaketa,  hondakinak, kontsumo-ohiturak, garraioa eta mugikortasuna... 

Gaiaren garapena hiru ardatz edo esparru hauen inguruan egiten da: 

● Hezkuntza-komunitatearen partaidetza. 

● Kudeaketa jasangarria. 

● Eskolako curriculum-berrikuntza.