AUTOBUSEN IBILBIDEAK

 

Autobusen ibilbideak jakin nahi badozuz, HEMEN KLIKATU.

IKASTURTE HASIERAKO GUTUNA

 

IKASTURTEA HASTEAR DAGO. 

HEMEN DEKOZUE BEHAR DEN INFORMAZIOA. 

BESTERIK BEHAR IZATEKOTAN, IKASTETXERA DEITU.

BEKAK 2022-23

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak

 

UNIBERTSITATEAZ KANPOKO BEKAK 2023/24
EPEA: 2023ko uztailaren 18tik irailaren 30era
 

 

 

TALDEEN ZERRENDAK

Kurtso berria Irailean hasiko da eta, beste gauza batzuen artean, zuen seme-alaba zein gelan egongo dan jakin nahi izango dozue.

HEMEN klikatuz gero ikusiko dituzue. Gogoratu, Datu babesaren legeak aginduta, Izen-abizen osoak ezin ditugula jarri. Beraz, izen eta abizenen lehen hizkiak daude.

2023-24 IKASTURTEKO TESTU-LIBURUAK

Datorren ikasturterako liburuen zerrenda ikusi nahi baduzu, HEMEN KLIKATU.

DBH1-EKO GURASOENTZAKO OHARRAK

Datorren Irailaren 8an, zuen seme alabek, kurtso berria hasiko dute Arratia BHIn. Ikastetxe berri batera datoz eta aldaketa horrek suposatzen du dena izango dela berria haientzat eta zuontzat ere. Hori dela eta, ondorengo informazio hau helarazten dizuegu

zuontzako interesgarria izango delakoan. Irailean tutoreekin batzarrak izango dituzue eta informazio zehatzagoa jasoko duzue.

HEMEN DAUKAZUE DOKUMENTO OSOA

 

EIHOTEN ESKU-ORRIA

Esku-orri bat egin dogu, Institutuko proiektuak ezagutzera emoteko. Hilero esku-orri bat aterako da, egiten doguzan gauzak ikusi ahal izateko.

"EROSI GURE XABOIA"

"Erosi gure xaboia" proiektua amaitu dugu, 2. Mailako ikasleek egin dute. Disziplinarteko proiektua izan da. Bi astetan zehar ikasleek, taldeka lanean, xaboi bat egin dute kimika arloan; matematikan geometria lantzeko kutxa bat diseinatu eta montatu dute; eta euskeran , publizitatezko hizkera landu eta gero haien iragarkia sortu dute. 
Esperientzia polita, ezberdina eta aberatsa. 
Hemen emaitza. 

URRUZUNO TXAPELKETA

Urtero egiten den moduan, aurten be, URRUZUNO Literatur Sarien irabazleak ebatzi direz.

Nola ez, gure ikasle batzuk parte-hartu zuten. Harrobi ederra dekogu ikastetxean!!!

Hona hemen sarituen zerrenda:

    - Poesian: 4.sarie:June Etxezarraga Yurrebaso eta 6.sarie Andere Bouza

    Bengoetxea.

    - Prosan: 1. sarie : Enara Gallastegi Barrenetxea.

    - Ikastetxe Saridunak: 2. sarie: ARRATIA BHI.

BIZKAIKO ESKOLARTEKO BERTSOLARITZA

Gure ikaslea den Aiala Irurtiak, irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa.

Enara Gallastegi be finalera ailegatu zen.

Argazkian beste ikasle batzuk be ikusi ahal dituzu.

SEGI HORRELA!!!!!

HEMEN informazio gehiago.

STEAM EUSKADI SARIAK

STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko talde ebaluatzaileak 126 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera.

Gure ekimenak STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu du. Beraz, lortu dugu!!!!

REGUEIBERTSO 2023

Aurten ere, gure Bertsolaritzako hainbat ikasle Galizian egon dira, Konpostelako Santiagon. Bertan hiru egunetan, hainbat ekintza burutu dituzte.

Datorren urtean, Kataluniara joango dira.

ERREAKZIO KIMIKOAK 2.D

 

Fisika eta Kimika Ikasgaiaren barruan, erreakzio kimikoen gaiaren barruan, 2.D-ko ikasleek bideo hau sortu dute.

HEMEN KLIKATU eta ikusiko dozu.

BIZKAIKO TXAPELDUNAK

Gure ikasleak IRATI ILARREGI BUSTINZA eta HAIZEA ITURBE TERCERO paleta gomazko C mailako Bizkaiko txapelketako finala Hori-Hori (Elorrion kontra) irabazi zaurien Basaurin olgetako finala (30-15).
ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!

DONIBANE LOHITZUNERA IRTEERA

 

DBH4. mailako frantseseko ikasleekin Donibane Lohitzunera irteera egin genuen. 
Iparraldera egindako irteera honetan ikasleek oso ondo pasatu zuten.

ORIENTAZIO IRTEERAK

 

Batxilergoko ikasleekin urtean zehar hainbat ekintza egiten dira, adibidez martxoan egindakoak. Beheko argazkian Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle batek EHUko campusean eskaintzen diren ingeniaritza gradu unibertsitario ezberdinen inguruan hitzaldi bat eman zien Batxilergo Zientzia modalitateko ikasleei.

Bestaldetik Osasun zientzietan Batxilergo II mailako ikasleek orientatzailearekin batera, Usansoloko Ospitaleko bisita izan zuten. Hitzaldi informatiboa izan ostean, bertan aritzen diren profesional ezberdinak, horiek egindako ikasketak, laborategi eta hainbat esparru interesgarriak ikusi ahal izan zituzten. Pandemia aurretik egindako ekintza berreskuratu dugu eta arreta ezin hobea eskaini ziguten.

 

HEZKUNTZA SAILEKO ORDEZKARIEN BISITA

 

Pasaden astean, Hezkuntza Saileko arduradunen bisita izan genuen.  Bertan, Sailburua, Jokin Bildarraitz eta sailburu-ordea, Begoña Pedrosa, egon ziren. Ikastetxean, egingo diren obrak eta Insituttuaren dinamikaren inguruan berba egin genuen.  Gure ikastetxean ditugun gabeziak kontatu genizkien: EA BISITA HONEK BALIO DUEN GURE BEHARIZANAK HOBETZEKO!!!!

3.D TALDEAK EGINDAKO BIDEOA

Gure 3.D-ko ikasle eta irakasleek egindako lan bat erakutsi nahi dizuegu. Gure ikasle batzuk, euskara eta gaztelaniatik aparte, beste hizkuntza batzuk badakite. Hona hemen erakustaldia. Kriston lana egin dute. ZORIONAK!!!!

LOTURA 

 

2. BATXILERGOKOAK ZULAIBARRERA IRTEERA

Arratia BHI-ko II. batxilergoko teknologiako ikasleak Arratiako Zulaibar Lanbide ikastegira joan ginen. Txango honen helburu nagusia teknologia ikasgaian ikasten gabiltzan gai baten praktika batzuk egitea zen. Gainera, institutua amaitzen doan heinean, gure etorkizuna aukeratu beharra dugu eta hau aukera ezin hobea zen Lanbide Heziketa bere barrunbetik ezagutzeko.

LOTURA honetan informazioa osoa dekozue.

ARGAZKIAK HEMEN!!!

ZUZENDARITZA PROIEKTUA

Ikastetxeko irakasle-talde batek , hurrengo 4 urtetarako, Zuzendaritza Proiektua aurkeztu du. Proiektu honek ikastetxeari egonkortasuna emango diolakoan gaude, eskola publiko euskaldun eta inklusiboaren alde lan egiteko bidea zabalduz. Aldi berean, ikastetxeko Hezkuntza proiektua eta Curriculum Proiektua eguneratzeko abiapuntua izan nahi du.

Osorik ezagutu nahi baduzu, HEMEN ikus dezakezu.

 

 

IRTEERA ZIENTZIA MUSEORA

Pasaden barikuan, otsailaren 3an, 3. Maila osoa  Donostira, Zientzia museora .joan ginen. Oso ondo pasa genuen, museoa oso entretenigarria da, makina bat esperimentu egiteko aukera ematen du. Hurrengo urtean bueltatzea espero dugu.

LOGOTIPO LEHIAKETA. AZKEN TXANPA

Zaindu Maite Duzun Hori taldearen LOGOTIPO LEHIAKETAren azken txanpan aurkitzen gara! 
 
Aurkeztutako proposamen guztietatik (asko izan direla) sei  dira epaimahaiak aukeratutakoak.
Orain zuen laguntza behar dugu sei hauetatik DEFINITIBOA erabakitzeko!
 
Bozkatu zuen gustokoa!
Mila esker zuen laguntzagatik.
 
Bozkatzeko galdetegia:
 

OOG EMAITZAK 2022

OOG-rako hauteskundeak burutu direz. Hurrengo urteetarako, gure Organo Gorena osatuta dago.

HEMEN KLIKATU emaitzak ikusteko.

HIZKUNTZA -IKASTAROAK ATZERRIAN

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian – 2023ko uda

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2023ko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua.
Epea: 2022ko azaroaren 15etik abenduaren 14ra, biak barne
 

ZAINDU MAITE  DUZUN HORI, Ikastetxeko Proeiktuak batzen duen Egitasmoaren LOGO Lehiaketa egingo da Ikastetxean.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

LOGOTIPO BAT EGITEKO PAUSUAK

HASI DA MINTZA-TXOKOLATEA

Aurten be, BIZI, Jubilatuen Elkarteagaz batera, Mintza-txokolate Jarduerari hasiera eman diogu. Bertan, Igorreko adinekoak eta gure ikasleak batzen direz, hainbat gaien inguruan berba egiteko. 

Hasierako gaia oporrak izan da. Zelan bizi zituzten adinekoek, zelan bizi doguz orain...

Urtean zehar, eta hilebetean behin, gai ezberdinak aterako direz.

ESPERIENTZIA ezin aberatsagoa.

HEMEN ARGAZKIAK

INFORMACION DE LA AMPA "TRANBIA TXIKI"

Kurtso hasierako Batzarrean, informazioa ez zen behar zen moduan eman.  Hona hemen informazio osoa.

BAZKIDE EGITEKO :

-   MIAMPA APP-TIK,-Google play-edo AppStore-n eskuragarria. PDF-an instrukzioak daukazuez.

 

A través del APP MIAMPA, disponible en Google pay o AppStore.
En el PDF adjunto tenéis las instrucciones.

HEMEN KLIKATU

App-ren bidez albisteak, ekitaldiakjakinarazpenak eta ordainketak egin daikezuezgailu mugikorrean ere.

A traves de la app podeis consultar noticias, actividades,  recibir notificaciones y realizar pagos, también mediante el móvil. 

Bazkide izateko, app-ren bidez, FAMILIAKO (ez ikasleko) 40,00€ sartu beharko dituzue Ikaslearen edota ikasleen izen-abizenak adieraziz LABORAL KUTXA-ko hurrengo kontuan: Laboral kutxako kontua: 3035 – 0033 – 65 - 033002890

Para asociarse es necesario abonar la cuota de socio, a través de la app, que es de 40 € POR FAMILIA en la cuenta de la LABORAL-KUTXA.
App-gaz ordainketa BIZUM bidez edo txartel elektronikogaz egin ahal da ere.
Con la app tambien se puede pagar mediante BIZUM o tarjeta electronicamente.

Diru sarrera AZAROKO ASANBLADA BAINO LEHEN egin beharko da.

Laboral kutxako kontua: 3035 – 0033 – 65 - 0330028907

Zalantzarik izanez gerogurekin harremanetan jar zaitezte 

Para cualquier duda o aclaración no dudéis en contactar con nosotros/as

    tranbiatxiki@gmail.com

 

ELECCIONES AL OMR

OOG, Ordezkaritza Organo Gorena, institutuan daukagun jerarkiaren organo altuena da, zuzendaritza taldearen gainean dagoena, erabaki garrantzitsu guztiak hartzen dauzen organoa. Bertan, ikasleak, irakasleak, gurasoak, irakasleak ez diren langileak eta udaletxeko ordezkariak batzen dira ikastetxerako erabaki oso garrantzitsuak hartzeko.

El OMR, Órgano Máximo de Representación, es el órgano más alto de la jerarquía que tenemos en el instituto, sobre el equipo directivo, el órgano que toma todas las decisiones importantes. En él, se reúnen alumnos y alumnas, profesores, padres y madres, personal no docente y representantes del Ayuntamiento para tomar decisiones muy importantes para el centro

Ikastetxeko edozein ikasle, guraso, irakasle edo langile izan leike OOGko partaide.

Cualquier alumno/a, padre, madre, profesor/a o trabajador/a del centro puede formar parte del OMR.

Hautagai moduan aurkeztu. Horretarako izena emon idazkaritzan. Azken eguna urriaren 28 (barikua) da.

Presentarse como candidato-a. Para ello, hay que inscribirse en la secretaría del centro educativo. El último día es el 28 de octubre (viernes).

Para tener mas información pincha en este PDF

ERREKA GARBITZERA JOANGO GARA

 

 

Euskal Herriko zenbait herritan ibai garbiketa bateratua egingo da datorren zapatuan, irailak 24. Arratian ere hainbat herri elkartu dira ekimenera, baita Igorre ere. 
Aurretik gosaria salduko dute 2. Batxilergoko ikasleek eta ondoren luntxa eskainiko da dohainik Institutuan.
 
Animatu eta etorri ibaia eta ertzak txukuntzera!
  • Tokia: Erdiguneko errugbi zelaia.
  • Egitaraua:
    • 9:30tan GOSARIA: Batxi 2-ko ikasleek ikasbidairako dirua lortzeko antolatuta
    • 10:00etan ZABOR BILKETA: elkartu, azalpenak jaso eta guneetan banatuko gara
    • 12:30etan LUNTXA: institutuko patioan
  • Ekarri: arropa eta oinetako zaharrak, eskularruak
  • Kiroldegian dutxatzeko aukera egongo da.

HEMEN klikatuz gero, Bideo bat ikusiko dozu

KURTSO HASIERAKO GUTUNA 2022-23

Oporretan gaude, baina Zuzendaritza Taldea datorren ikasturtea prestatzen ari da.

HEMEN KLIKATU eta Kurtso Hasierako Gutuna ikusi ahal izango dozu. Bertan, informazio dago: klaseen hasiera, autobusen ordutegia...

 

TESTU-LIBURUEN ZERRENDA 2022-23

2022-23 iKASTURTEKO LIBURU ZERRENDA.

ADI!!! ALDAKETA EGON DA INGELESEKO, DBH-KO 3., 4.MAILETAN ETA BATXILERGOKO LIBURUETAN!!!

HEMEN KLIKATU!!!

ENDING PROJECT

Kurtsoan zehar Zibermanagers proiektua garatu genuen. Bertan 4.DBHko 15 ikaslek aurkezpenak egin zituzten Igorreko eskolako 6. mailako ikasleei. Helburua Interneten dauden arriskuen berri ematea izan zen. Oso balorazio ona egin genuen.

 

Ekainaren 21ean Bilboko La Bolsa eraikinean digitalizazioa eta berdinen arteko irakaskuntzari buruzko Ending Project jardunaldia izan zen. Bertan gure esperientzia azaltzera gonbidatuak izan ginen.

 

Julene Gomez, Aratz Zabala, Elaia Mendiolagoitia eta Jone Arriaga, Galder, irakaslearekin, Arratia BHIko 4.DBHko ikasleak joan ziren institutuko ordezkari.

 

Lan itzela egin zuten eta antolatzaileek zoriondu egin zituzten.

 

ARGAZKIAK

 

SEGI HORRELA!!!

 

BIZKAIDATZ TXIKIA LEHIAKETA

Joanes Aratz Zabala Lopez ikasleak Bizkaidatz txikia lehiaketan saria lortu zuen. Sari-banaketa ekainaren 20an egin zuten Bilbon, Foru Liburutegian eta sariak Lorea Bilbaok, Kultura eta Kirol diputatuak, banatu zituen. Saritutako lanak liburu batean argitaratu dituzte eta institutuan badauzkagu ale batzuk. Arratia institutuari ere opari txartela eman zioten.

ZORIONAK ARATZ!!!

IKASLE TALDEA LEKEITION

Aurreko barikuan, Ikasle-Taldearen irteera izan genuen. Urtean zehar egindako lanari eskerrak emoteko, irteera bat egin da; dana ez da lana izango, ezta? Hainbeste jolastorduetan, batzar eta jarduerak egin eta gero, gutxienez sari bat merezi dute.

Lekeition egon ginen; bertan, uretako jarduera batzuk egin genituen.

Kriston eguraldia egin zuen eta denok primeran aritu ginen.

HEMEN bideoak eta argazkiak

STEAM PROIEKTUA ETA ELHUYAR

Ekainaren 2an, 3. DBH-ko eta 1. Batxilergo-ko 9 ikaslek Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu zuten BIlbon, aurten egindako proiektu zientifikoak aurkezten. 
 
Azoka honen helburua, gaztengan eta bereziki neskengan  zientziarekiko interesa piztea da. Kaleko jendeari zein beste institutuko ikasleei azaldu zizkieten  proiektua. Gainera, hainbat  institutuetako lanak ikusteko eta entzuteko aukera izan genuen. 
 
Esperientzia polita, aberasgarria eta hurrengo urtean errepikatzekoa seguruenik. 
 
Lan bikaina neskak, zorionak!
 
Elhuyarren web orrian egin ditugun proiektuen deskribapenak idatzi dituzte. 
 

2022-ko ELKARTRUKEA

Aurten ere, ELKARTRUKEA  egingo dogu:
HELBURUA: ingelesa eta gaztelania  erabiltzea eta elkartruke kulturala burutzea (beste herrialde bateko pertsona batekin bizitzea eta bere bizimodua, bizilekua, familia... ezagutzea). 
NORTZUK DOAZ?
1.Batxiko 17 ikasle + 4.DBHko 2 ikasle . 2 irakasle goaz haiekin: Eneko Saitua eta María Nieto.
DATAK
Ekainaren 20tik 27a arte. (Alemanak irailaren 21-28a arte etorriko dira).
LEKUA
Ulm (Baden-Wüttemberg), Alemania
 

EKINTZAILETZAKO IKASLEAK SARIDUNAK

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen EGIN ETA EKIN proiektuaren barruan, gure 4. mailako EKINTZAILETZA ikasgaiko ikasleek Bizkaiko 2. saria jaso zuten, pasaden ostiralean egin zen ekitaldian.

Bertan, Amets BIlbao, Anje Egileor  eta Txomin Gorrotxategik  (Goiatz Bideguren irakaslearen gidaritzapean) saria jaso zuten, ARRATIA FORESTAL izenagaz, aurkeztu zuten Negozio Planagatik.

ARGAZKIAK  hemen dekozuz.

ZORIONAK!!!

BATXILERGOKO IKASLEAK MEDITATZEN

Batxilergoko ikasleak meditatzen
Anatomia aplikatua ikasgaian, giza gorputzaren ezagutza arte- eta kirol-jardueretarako aplikatzea eskatzen da. Beste hainbat dinamikaren artean, Arnas aparatuaren ezagutza baliatu dugu arnasketa kontrolatzeko ariketak burutzeko. Bideoan ikus dezakezuenez, meditazio sakonean murgilduta egon dira gure ikasleak, erabat baliagarria gaur egungo estres handia kudeatzeko.
 

50. URTEURRENA: ERAKUSKETA

Arratia Institutuko 50. urteurrena ospatzeko burutzen ari garen ekimen ezberdinen artean, urte guzti hauetako ibilbidearen islada izan nahi duen erakusketa ere antolatuko dugu. Erakusketa Igorreko Kultur Etxean egongo da apirilaren 4tik 12ra bitartean. Bertan ikusgai egongo dira urte guzti hauetako argazkiak, argitalpenak, ikasleen proiektuak... eta beste hainbat material ezberdin.
Guztiok zaudete gonbidatuta bertatik pasatu eta urte hauen errepaso txikitxo honekin gozatzera.
 

KULTURA ASTEA 2022

KULTURA ASTEA-RI hasiera emango diogu, laster.

Apirilaren 4tik 12ra bitartean, hainbat ekitaldi egingo direz, institutuan, Kultur etxean, kalean...

Hizkuntza Normalkuntza Proiektu kideek, kriston lana egin dute programazio osoa prestatzeko.

Eskerrak eman gure diegu, parte-hartuko duten guztiei. 

HEMEN, programazio osoa daukazue.

KLIKATU argazkiak eta bideoak ikusi ahal izateko.

KORRIKA TXIKI 2022

 

Aurten bai.... Badator Korrika!!!!

Igorren, apirilaren 6an, Korrika Txiki egingo dogu, Igorreko eskola eta Arratia BHI-k.

HEMEN KLIKATU eta kartela ikusi ahal izango dozu

Eta HEMEN argazkiak eta bideoak

PLAYGROUND CLEAN-UP

 

4.DBHko ikasleek, ingeles ikasgaian, proiektu bat egin dute, "PLAYGROUND CLEAN-UP" (patio garbiketa), ikastetxeko ikasleei (batez ere 1. eta 2. DBHkoei, hauek baitira atsedenaldietan patioa gehien zikintzen dutenak) kontzientziazio mezu bat helarazteko asmoz. Bi egun ezberdinetan, patio osteko saioa erabili dugu patioa garbitzeko eta bildutako zaborrari argazkiak atera dizkiogu. Gero, ikasleek kartelak egin dituzte.  Kartelak pasabideetan jarri dira.

GEOLOGIA OLINPIADA

"GEOLOGIAKO OLINPIADAN FINALISTAK 2.URTEZ
Aurreko kurtsoan egin bezala, aurten ere 1.batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleek EHUko Geologiako Olinpiadan parte hartu dute. Esperientzia aberasgarria izan da, Unibertsitatea ezagutu baitute, klasean ikasitakoa lehiaketa batean aplikatzeaz aparte.
 
Aurten ere gure ikastetxeko ikasle bat finalera sailkatu da: Irati Aldazabal. Finalean 3.lekuan geratu arren, gure Zorionik beroenak Irati!!!"
 

Argazki gehiago ikusi ahal izateko HEMEN klikatu.

IURRETA LH-RA BISITA

Ostegunean, 4. DBH-ko ikasle batzuk, Iurretako Lanbide Heziketako zentrora joan ziren, beraien ezkaintza ezagutzeko asmoz..
Oso harrera ona jaso genuen eta duten eskaintzaren berri eman ziguten, bai irakasle eta bai orain bertan ikasten ari diren ikasleek ere. 
Familiekin bisitak egiteko aukera eskainiko dute baina momentu honetan ez dago data zehatzik. 

MARTXOAK 8, ARRATIA BHI-N

Aurten, Martxoak 8 beste modu batean ospatu dogu. 

Lehenik, Ikasle-Taldeak egindako bideo bat gela guztietan ikusi genuen, hausnarketa eta eztabaida pizteko.

Ikama-ko ikasleek, jaiegun bat antolatu dute ikasle guztientzako, jolas eta jarduerez beteta . Ondoren, hiru orduko jolas, dantza eta horma-irudi bat sortzen jardun ginen, giro lasaia eta atseginean.

Ikasleek bere gaitasunak eta trebetasunak berriro erakutsi dizkigute. 500 ikasle baino gehiago dinamizatu zituzten, 12 joku ezberdinetan zehar. 
 
Zorionak Ikama Arratia, Ikasle-Taldeari eta ikasle guztientzat, egun berezi hau oparitzeagatik.
 
IRUDIAK ETA BIDEOAK ikusteko, SAKATU HEMEN.

 

IKAS-BIDAIA 2022

Aurten, Batxilergoko 2. mailakoen ikas-bidaia, Portugalera da. Orain Oporton daude.

Ondo pasa!!!

Jasotzen ditugun argazkiak HEMEN ikus ditzakezue.

ZIENTZIA AZOKA

Hemen dekozue ZIENTZIA AZOKAko argazkiekin eta posterren irudiekin egindako collagea eta liburuxka digitala:

LIBURUXKA DIGITALA

 

KONTINENTEAK APURTUZ

Institutuko 1.batxilergoko ikasle talde batek STEAM proiektua burutu du hilabete honetan. Geologia, Teknologia, IKT, Marrazketa, Kultura Zientifikoa Matematika eta Fisika uztartuz, 30 saio inguruko proiektua burutu dute taldeka. Proiektuaren izena, "Kontinenteak apurtuz", izan ere tailerreko lanean lehendabizi, eta bulegokoan gero, plaka tektonikoen mugimenduan eraginez nolako egiturak sortzen diren azaltzen duten prototipoak eraiki dituzte, eta azalpen guztia ondoren web orri batean bildu.
Anima zaitezte begiratu bat botatzera!
Taldez talde, hona hemen diseinatutako web orriak:
 

BIZI PROIEKTUKO JUBILATUAK INSTITUTUAN

Aste honetan bisita berezia izan dugu institutuan, Igorreko BIZI proiektuko hainbat kide  etorri dira haien kezka baten berri ematera: Igorreko zabor pilaketa eta kaleetako zikinkeria. 3. DBHko ikasleekin zine-foruma egin dute, Plasticoceno dokumentala ikusi eta zaborraren arazoaren inguruan hausnartu dute, soluzio posibleak proposatuz. 

 

Erronka honi aurre egiteko 3. DBHko ikasleek proiektu bat garatuko dute datozen lau asteetan. Kalera irtengo dira egoera bertatik bertara ezagutzeko eta herritarren iritziak jasotzeko. Irtenbideak diseinatu eta euren proiektuak aurkeztuko dituzte poster lehiaketa batean. Erretirodunak lagun izango dituzte bidean zehar.

 

ARRATIA BHI ETB-KO ZUREKIN BAT PROGRAMAN

IRAKASLEAK BATXILERGOKO IKASLEEKIN BAT. Institutuko irakasle Aritz, Galder, Jone eta Beñat Zurekin Bat programan izan ziren 2.batxilergokoen ikasbidaiarako dirua irabazi asmoz. Aste honetan burutu dute irabazitakoaren transferentzia. Ea bidai dotore baterako balio duen!

 

50. URTE.  EKITALDIA

Institutuak 50 urte bete ditu eta guk mila esker ditugu emateko. Eskerrik asko antolakuntzan ibili zaretenoi; ekitaldian parte hartu duzuenoi, ikasle, langile eta irakasle ohiei, Begituri, Kultur Etxekoei, Igorreko Udalari eta bertaratu zinetenoi.

Aipamen berezia egin gura dugu eta modu honetara, balioan ipini gure ikasleak. Kurtso zail honetan ekitaldian parte hartu zutelako, publikoan egon zirenak ere ondo portatu zirelako eta kurtsoan zehar hainbat ekintza antolatzen dabiltzalako.

Biba zuek!

HEMEN ikusi ahal dozue BEGITUK egindako bideoa

Bestalde, ekitaldian akatsik ere izan zen eta berauek hurrengo baten ez gertatzeko lanean jarraituko dugu.

 
Gozatu ondo eginak eta barkatu txarto egindakoak!

50.URTEURRENEKO EKITALDIA

Gure institutuak aurten 50 urte bete dauz. Urteurrena ospatuteko, bariku honetan, abenduak 17, egurdiko 12etan Lasarte Aretoan ekitaldia egingo da. Bertan, honetan urteotan ikastetxeak egindako ibilbidea azalduko da, musikaz, argazkiz, dantzaz eta hainbat sorpresaz lagunduta.

Arratia BHI

50 urte ehioten!

AZAROAK 25eko BIDEOA

Aurtengo AZAROAK 25erako, gure ikasle eta irakasle batzuk bideo bat egin zuten.

Bertan, gizarte honetan, oraindik, mantentzen diren jarrera matxista batzuk ikusten dira.

Adi egon eta horrelakorik ikustekotan, SALATU!!!!

KLIKATU HEMEN eta ikusi ahal izango dozu:

HIZKUNTZA-IKASTAROAK ATZERRIAN UDA 2021

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2022ko udan.

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2021/10/23-2021/11/22)

INFORMAZIO GUZTIA: https://www.euskadi.eus/hizkuntza-ikastoaroak-atzerrian-uda edo zentroan galdetu.

ESKAERA: ON LINE EDO IKSTETXEAN BERTAN, HEZKUNTZA SAILAN DAGOEN ESKAERA AURKEZTUZ.

GURASOEN BATZARRETARAKO AURKEZPENA

Aurtengo Gurasoentzako batzarretan erabilitako materiala, HEMEN dago. 

GURASO BATZARRAK

IRTEERA MENDEXARA

Ikasle- Taldea martxan dago, pasaden urtetik.

Aurten, kurtsoari hasiera gogotxua emoteko, irteera bat prestatu genuen. mendexara joan ginen eta, bertan, primeran pasatu genuen. Abentura-parkean egon ginen.

Irudi-gelan dauz argazkiak; bestela, HEMEN sakatu eta ikusiko dozuz.

GARRAIOA  2021-22

Aurtengo garraioa horrela antolatuta egongo da. Adi; begira ezazu non tokatzen zaizun eta zein taxi edo autobusean.

HEMEN

 

2022-23 IKASTURTEKO TALDEKATZEAK

Irailean kurtso berria hasiko da. Taldeak eginda daude. Norekin zauden jakin nahi duzu?

Ba, HEMEN KLIKATU eta ikusiko duzu. Gogoratu, Izen-Abizenak osorik jarri ezin dugunez, lehen hitzak baino ez direla agertzen

KURTSO HASIERA 2021-22

 

IRAILAK 8-an AURKEZPENA IZANGO DA, GOIZEKO 11-etan.

ESKOLAK HURRENGO EGUNEAN, IRAILAK 9, HASIKO DIRA.

HEMEN informazio gehiago daukazue.

IRAILEAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!!

BEKAK 2021-22

BEKAK 2021-22 ESKATZEKO EPEA ZABALIK: UZTAILAK 24tik IRAILAREN 30arte.
        Informazio guztia: HEMEN

LIBROS DE TEXTO PARA EL CURSO 2020-21

LISTADO DE LIBROS para el curso 2020-21.

NOTA: En la asignatura GIZARTE/HISTORIA de 3º de E.S.O, el código del libro es único, y no para cada librillo. El adecuado es el siguiente:

ISBN : 987-84-1643-820-4
 

IRATI ALDAZABAL KOMIKI LEHIAKETAKO IRABAZLEA

IRATI ALDAZABAL, TXAPELDUN KOMIKI LEHIAKETAN!
Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen komiki lehiaketan parte hartu dute aurten DBH4ko ikasle askok. "Bizitza itsasoan" gaiarekin lotura zeukan bineta bat entregatzea zen lehiaketa, eta 20 ikasletik gora parte hartu dute. Itsasoarekin lotura izanik, Biologia-Geologia ikasgaian planteatu zaie Darwinek itsasoan egindako bidai eta aurkikuntzei buruzko komikia aurkezteko, eta artelan ederrak aurkeztu dituzte. Zortekoak gu, gure ikastetxeko Irati Aldazabalek eskuratu baitu sari nagusia, 100 partehartzailetik gorako lehiaketan.
Zorionak Irati, eta ez utzi marrazteari!
 

OHITURA JASANGARRIAK

Agenda 2030 proiektua ezin biziago dago gure ikastetxean. Ikasleei ohitura jasangarriekin eta kontsumo arduratsua eginez argazkiak ateratzeko proposamena egin genien, eta ezin hobeto erantzun dute. Argazki eta bideo andana bidali dizkigute, erakutsiz oso kontzientziatuta daudela planetari eta gizarteari ahalik eta kalterik txikiena egiten. Hortxe dituzue ehunka adibide! Orain, zuen txanda da!
HEMEN KLIKATU ARGAZKIAK ETA BIDEOAK IKUSTEKO
Mila esker denoi eta jarraitu horrela!

BIODIBERTSITATEA IKERTUZ

GURE BASOETAKO LURZORUAK: ALTXOR EZKUTUA
Aste honetan 1.Batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleek gure inguruko basoetan ditugun lurzoruetako biodibertsitatea ikertu dute. Ikastetxeko irakasle ohia eta Igorreztarra den Juan Carlos Iturrondobeita izan genuen lagun abentura honetan. Berak azaldu zigun lurzorua edozein ekosistemaren oinarria dela, eta hain ezezaguna izanik, kontserbatu beharreko altxor ezkutua dela. Ikasleek, lurzoruan zeuden animaliak bildu zituzten lehendabizi, eta ondoren laborategian, lupen laguntzaz, identifikatu eta katalogatu zituzten. Esperientzia aberasgarria!
 

DBH 2Dko IKASLEEK EGINDAKO XABOIAK ETA ONTZIAK

Fisika-Kimika eta Matematika arloetan aurrera eraman dogun proiektu txiki honetan, ikasleek  xaboiak egin dituzte laborategian, eta, hauentzako ontzi ezberdinak diseinatu dituzte, matematikako klasean. Hona HEMEN lanak.

 

KONTSUMO JASANGARRIA

Aurten Agenda 20-30-ekin lotuta, ekonomia zirkularra lantzeko, DBH4koek poster hauek egin dituzte eta pasiloetan kokatuta daude. Ideia da ikasleek bertan aholkuak irakurri eta egunerokotasunean aplikatzea. Ea funtzionatzen duen!
 

BATXI I-EKOAK GORBEIAN

Gorbeiako Parke Naturaleko espezie bereziak eta formazio geologikoak aztertzen aritu ziren 1.Batxilergoko ikasleak. Hemen dituzue irteeraren argazkiak eta baita egin genuen ibilbidearen gida-mapa, ikasleek irteerako lan moduan egin behar izan zutena. Arratia BHI ikasketa interaktibora bidean.

Hemen dekozue, LANEN LOTURA:

eta ARGAZKIAK

KULTURA ASTEA 2021

Iaz ez zen posible izan, baina aurten, berriro ere, hemen dago KULTURA ASTEA!!!

Egutegi polita eta betea prestatu dugu.

HEMEN EGITARAUA IKUS DEZAKEZUE!!!

ETA HEMEN EKITALDI EZBERDINEN ARGAZKI ETA BIDEOAK.

 

ERAKUSKETA

Erakusketa prestatu dugu Igorreko Kultur Etxean ikasleen lanekin eta 2. Batxilergoko bidaietarako kamisetekin. Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 22tik 25era 9:00-14:00 eta 16:00-20:45 bitartean. 
 
Etorri!!!!
Hemen argazki batzuk ikus ditzakezu.

BATXI I-EKOAK TXAPELDUN GEOLOGIAKO OLINPIADAN

I. Batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleak EHUn izan gara Olinpiada Geologikoetan parte hartzen. Durango, Erandio eta Urdanetako ikasleen aurka lehiatu eta Geologiari buruzko 60 galdera erantzun ondoren, lau onenak finalera sailkatu dira. Euren artean Arratia BHIko gure ikaslea den Ainhoa Romero Lemoarrak irabazi du lehiaketa, eta estatu mailako lehiaketara sailkatu da! Zorionak Ainhoa!

Irudietan, EHUko egonaldian ateratako argazkiak.

EBOLUZIOA

EBOLUZIOA DBH4ko ikasleen eskutik
 
DBH4ko Biologia-Geologia ikasgaiko ikasleek hainbat bizidunen eboluzioari buruzko komikiak egin dituzte. Kontzeptu zientifikoak lantzeko modu ludikoek indarra hartu dute gure eskolan. Jakin nahi al duzue nondik datozen marrazoak, hartzak, baleak, orkak ala gizakia? Begiratu artelan hauek!
 
 

Selektibitaterako Aurreiskripzioa

Aurten selektibitate aurreskripziorako  EHUko aplikazio berria eta erraza sortu dute, SARBIDE  izenekoa.

Ikasle bakoiztari emango dizuegu pasahitza bat eta horrekin norberak BEREA sortuko du (gorde ondo). Gero datuak sartuko dituzue (datu pertsonalak, karreren ordena, azterketaren irakasgaiak).Beheko aurkezpenan informazio orokorra duzue eta azken diapositibak prozedura zelan den azaltzen da. Etxean egin dezakezue eta zalantzak izatekotan ostiralean tutoreekin batera argituko ditugu.

HEMEN INFORMAZIO GEHIAGO DEKOZUE

EHU-ko AZOKA BIRTUALA

EHUko azoka birtualean  parte hartu nahi baduzue EHUko karrerei buruz informazioa lortzeko, oraindik aukera daukazue.

Dagoeneko ehuazoka weborrian eskegita dago otsailak 6an izango diren zuzeneko saioen programa.

PRE-MATRICULACION PARA EL CURSO 2020-21

HEZKUNTZA SAILAK DBHrako ONARPEN PROZEDURA IREKI DU BERRIRO. Zehaztasunak PDFan
EL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN REABRE EL PROCESO DE ADMISIÓN DEL ALUMNADO DE ESO. 
EN ESTE PDF TENEIS MAS INFORMACIÓN

 

ENLACE A LA PAGINA DE EDUCACION

GURASOENTZAKO OHARRAK / AVISOS PARA LAS FAMILIAS

INSTITUTUKO WHATSAPP-a

Institutuko INFORMAZIOA WHATSAPPez  jasotzeko grabatu zuen kontaktuen zerrendan hurrengo mugikor zenbaki hau: 

Para recibir por WHATSAPP INFORMACIÓN del instituto grabad el siguiente número de teléfono móvil como Contacto.

 

688 73 29 95

Mesedez, EZ ERANTZUN ARRATIA BHI Whatsappik
Por favor, NO RESPONDAIS a los mensajes enviados por ARRATIA BHI.
 
 

HIDROGELA

 

HIDROGELAren erabilera egokia egin behar dela gogorarazi zuen seme-alabei, istripurik egon ez dadin.

Os pedimos que recordéis a vuestros hijos e hijas que hagan un uso correcto del HIDROGEL para evitar posibles accidentes.

 
COVID 19-AREN ONDORIOZ SORTUTAKO PLANA
 
LOTURA honetan daukazue oharra
 
 

BIZKAIKO ESKOLARTEKO BERTSO IDATZIEN TXAPELKETA 2020

Aurten idatzizko txapelketea online egin dabe Bizkaiko gazteek. Guztira 97 parte hartzaile egon dira eta sarituen artean Arratiako sei dagoz. Holan, 2008an jaiotakoen kategorian, Imanol Kanaletxebarria izan da txapelduna, Marie Ozerinek bigarren egin dau eta Maialen Zautuak hirugarren, hirurak Igorrekoak; 2007an jaioetakoenean, Itziar Agirrezabalaga Areatzakoak bigarren egin dau eta Enara Gallastegi Dimakoak hirugarren saria eroan dau, eta 2005etik 2002ra jaiotakoen kategorian, Aner Zuluaga Igorrekoak hirugarren egin dau.
Urriaren 30ean Gurutze Barainka, institutuko zuzendaria; Illart Gumuzio, Igorreko alkatea; Yasmina Beobide, Areatzako zinegotzia, eta Josu Gorospe, Dimako alkatea izan ziran institutuan sari banaketa ekitaldian.
ZORIONAK!!!
ONDO EGINDAKO LANAK, BETI DEKO SARIA!!!

OOG-rako HAUTESKUNDEAK

OOG partzialki berritzeko hauteskundeak izango dira azaroaren 25 eta 27 bitartean. Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 27tik azaroaren 9ra arte izango da.
HEMEN dekozue  gutun bat  guzti honen berri emoteko, wasapez ere bidaliko zaizue.